Visiting Google at Mountain View headquarters

I love Lively. It is so amazing to walk thru virtual worlds! My next lecture must be here, so students can know what hell are 3D apps like Second Life and Lively.




My content is free like GNU/Linux, take a look at:
Bloggerlandia :: Eduvlog :: Ikasvlogak :: Ikastube :: Ehuugle :: Weblearner.info :: Idaho shots

Iruzkinak

Hau esan du Eneritz erabiltzaileak…
Arratsalde on Gorka:

Lively.com-en froga batzuk egiten aritu naiz arratsaldean eta ikaskide batzuekin hitz egiteko aukera ere izan dut. Baina orain ez dit berriro sartzen uzten gela beterik dagoelako. zer egin dezaket?
Mila esker
Hau esan du Eneritz erabiltzaileak…
Dagoeneko arazoa konpondu dut, badirudi lekutxoren bat badagoela orain niretzat.
Mila esker zure arretagatik
Hau esan du AG erabiltzaileak…
Gorka, Aitor Gametxo naz. 17:20rako lively.com webgunian egon naz, Google gelan, zuk zeuk klasean esan zenuen bezala. Beste klasekideek esan dabe, Mc Cainen gelan egon direnen izenak bakarrik apuntatu dituzula, eta Googleeko gelan ere asko egon gara (gainera bertan gelditu gara). Hurrengo baten honelako gauza bat eginez gero, espero dot hobeto antolatzea. Eta espero dot baitxa, gainerakuen ixenak be apunta izana, nota igotzeko.
Aitor Gametxo.
Hau esan du Gorka Jakobe Palazio erabiltzaileak…
This is the list of the students I have seen at Google: Aitor Gametxo, Nekane Ortega, Goirigoltzarri, Etxaniz093, Iñaki Lauzirika, Eneritz Iraola, Aitor Sainz, Amaia Asenjo, Aitor Lobato, Maitane Junguitu eta Aritzongo.
Hau esan du NorChannelTV Bloga erabiltzaileak…
Kaixo Gorka! Aurreko egunean Googleko Mountain View-ean sartu nintzen, googlen egoitzako gelan. Bertan ikaside batzuk egon ginen zuren zain, baina ez zinen agertu. Dena dela gelan egon nintzen bitartean gustau zitzaidan esperientzia izan zen. MSN modukoa da baina pertsonaiekin, asko gustau zitzaidan
Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Kaixo gorka:
Rakel acebes naiz. arazoak izan nituen esandako gelara sartzeko. baina arazoa ikusita mezu bat bidali nizun. orain konturatu naiz bidalitako mezua, ehu-ko postara izan zela. Hemen idatzita utziko dut zein izan den nire arazoa: esandako room- ean sartzen saiatu nintzen baina ezin izan nuen, suposatu nuen jende asko zegoelako izan zela. beste klasekide batzuekin egon nintzen beste room batean asunto berri hau nola zihoan ikusteko.

oso ongi dago sistema berri hau, baina konpondu behar da, denok sartu ahal izatea room batean arazorik gabe. hau lortzen ez badugu nahiko "lio" izango da.

bestalde, ez dut justua ikusten bakarrik apuntatzea room-ean zeuden izenak. askok saiatu ginen eta nahiz eta ez lortu gelan sartzea lively asunto beri horretan egon ginen gure arratsaldearen denbora batean. ez da gure errua izan ezin izatea sartzea esandako roomean.
Hau esan du Nagore erabiltzaileak…
Egunon Gorka:

Nagore Arriaga naz. Zuk jarritako egun eta orduan ezin izan nun Livelyn sartu, egin behar batzuk nittulako. Baina atzo probatu genun ne pisukide batek eta nik eta nahiko sentsazio arrarua geatu zigun egia esan. Denbora pasatzeko modu ona iruditzenau, baina chat baten antzekua da. Egiya san, nahiago dut aukeratu zein pertsonak dun nekin hitz egiteko aukera eta zeinek ez.

Baina orokorrean, baloraziyua ona da.

Gero arte
Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Kaixo Gorka, Iñaki Errasti naiz publizitateko ikaslea. Aurreko egunean bostak eta hogeian gutxi gora-behera google-eko gelan sartzen ahalegindu nintzen, arrakastarik ez nuen lortu, ordea. Dirudienez kolapsatuta zegoen gela, adibidez, McCain izeneko gelan sartzea lortu nuelako, inongo arazorik gabe gainera. Bertan klasekide batzuekin hizketan aritu nintzen baina ez zen zure arrastorik, beraz, irten egin nintzen. Bertan izandako partaideen izenak nonbaiten erregistratuta gelditu badira, ni "inakierrasti" nintzen, bada ezpada ere.

Besterik gabe gorantziak ta klasean ikusiko gara.

Ah, asmakizun ona Lively eh, baina ez naiz gehiegi sartuko horrelako gauzetara segituan engantxatzen naiz ta jeje. Besarkada bat ta milesker.
Hau esan du markel erabiltzaileak…
Googlen livelyk ez dau arrakastarik izan eta abendu amaieran itxi egingo dabe.