Nabarra aldizkaria Mendebaldeko Nafarroara dator

Miguel Sanz presidente ez-euskaltzalearen dirulaguntza politika ikusita, Nafarroa Garaiko Nabarra izeneko aldizkariak adio esan dio Foru Komunitateari.
Maiatzaren 2an, Berria egunkarian irakurri dut Agenda deritzon atalean (33. orrialdean) Nabarra aldizkariaren gaineko artikulua. Jon Orzaiz elkarrizketatu du Urtzi Urkizu kazetari gazteak oraingoan, Nabarra aldizkariko zuzendari ohia. Titularra: Nabarra-ren izpirituari fidel izaten saiatuko da Bilboko taldea. Argazkian, Jon Orzaiz goinafarra ageri da Nabarra-ren azken alea eskuan duela. Nabarra badoa Navarratik dio azalean Nabarra aldizkariak. Nik, hala ere, honakoa jarriko nukeen: Nabarra aldizkaria Mendebaldeko Nafarroara dator. Dirulaguntzen murrizketak ikusita, Bilbao aldera etortzea deliberatu dute Nabarreria Argitalpen Kudeaketakoek. Bizkaia nafarra ere badela uste dutenak badira izan oraindik. Noizko gure berriemaileen txip aldaketa terminologia nafarzalea beren eginez? Noizko izendatuko dute Nafarroa Garaia edo Goi Nafarroa izen horrexekin eta ez Nafarroa izenarekin?

Iruzkinak