Planoa telebistan


Planoa ikusentzunezko lengoaiaren oinarrizko unitatea da. Kontzeptu hori bi modutara uler daiteke: ikuspuntu espaziala edo denborazko ikuspuntua kontutan hartuz. Ikuspuntu espazialaren bidez, planoa espazio edo leku eszenikoa da, kamera edo pantailaren bisorearen markoan ikusten dena. Denborazko Ikuspuntuaren aldetik, planoa kamera pizten eta grabatzen hasten denetik filmatzeari uzterainoko denbora da, hau da, grabatzen hasten garenetik harik eta gelditzeko botoia sakatzen dugun arte.



Iruzkinak