Halafede, hori bai antzezlana! Keenan Cahill-ek 100 milioi ikustaldi lortu ditu jada YouTubeko kanalean. Neuk hainbat urtez 250.000 lortzeko lan franko, eta beste batzuek berehala bihurtzen dira entzutetsu. Baina, mesedez, ikusi 15 urteko mutil gizagaixo honen bizitza eta gaixotasun larria.
My content is free like GNU/Linux, take a look at: Bloggerlandia :: Eduvlog :: Ikasvlogak :: Estekak :: EnglishTube :: Weblearner.info :: English Harbour
My content is free like GNU/Linux, take a look at: Bloggerlandia :: Eduvlog :: Ikasvlogak :: Estekak :: EnglishTube :: Weblearner.info :: English Harbour
Iruzkinak
Interneten sartzen duzun edozerri arrastoa galtzen zaio lehenengo unetik. Eta betirako persegitu ahal zaitu. Zer pentsatuko lukete etorkizunean gure jefeek horrelako zerbait ikusi ezkero?
Bideo blog bat egitea, beno; Zerbait "serioa" delako. Baina honen antzeko zerbait egitera animatzea ikasleak...
Ulertu behar duzu asko eta asko ez daudela prest interneten azaltzeko. Ez behintzat horren modu irekian. Eta bideoak igo, igoko ditugu; aprobatua lortzeko beharrezkoak diren heinean. Uste dut klaseko gehiengoak nirekin bat egingo duela, lauhilekoa amaitu eta berehala gu azaltzen garen bideoak ezabatuko ditugula esatean.
Ulertu gaitzazu.
Bestalde, ikasle batek aprobatzearren soilik egiten baditu lanak... benetan adibide txarra! Lanbide eta karrera hau maite duzuelako egin behar duzue lan... komunikazioaren esparruko lanak egitea gustoko duzuelako egin behar duzue lan; osterantzean, lana aurkitzeko problemak izango dituzue! Goraintziak.