Urtzi Azkue, Jamendo musika libreko izarra

Zorionak Urtzi Azkue bertoko musikariari. Honenbeste laket dudan Jamendo musika guneko izar bihurtu da Urtzi. Azkue jaunak oso musika ona egiteaz gain (Tell Me kanta, kasurako), berrikuntzaren eta eduki libreen alde egiten du. Horrelako pertsonak behar ditugu gure herri nafarrean kinka larritik ateratzeko. Eredu eta bikaintasuna erakusteagatik, bihoakizu nire miresmena Leioako campusetik, Urtzi. Eta nire segitzaile guztiei aholkua: entzun Urtzi Azkue jaunaren musika Jamendo bitartez; ez zarete damutuko, halafede!  

Iruzkinak