Igandeko Deia egunkarian Emilio Xabier Dueñas lagunaren gaineko artikulua argitaratu dute. Poztu naiz oso. Emiliok oso liburu ona amaitu berri du, baita argitara eman ere, folklorearen gainean. Lan itzela egin du hainbat urtetan. Fotogile, musikari, folklorezale... azkenan, Eusko Ikaskuntzako folklore arduradun dugu Emilio. Artikulua bikain dago, egilea ere kazetari aparta delako: nire laguna Kike Santarén. Zorionak egindako lanagatik eta segi horrela.
Iruzkinak