Visible Tweets deritzon zerbitzua Twitterreko gaiak pantailan segitzeko


Visible Tweets deritzon webgunea oso interesgarria da zenbait momentutan gaiak edo traolak kontsultatzeko eta lasai-lasai jendeak zer dioen ikusteko pantailan zuzenean. Azken bost minutuetan gai baten inguruan Twitter mikroblog sisteman zer esaten den ikusteko onlineko sistema da Visible Tweets-ena. Sartu beren webgunean eta egizu aproba. Traolak eta a bilduak (# eta @) erabil daitezke bilaketan, txio horma desberdinak sortzeko. Bestalde, Twitterri buruzko berriak jasotzeko, gogoratu txoriaren enpresak bloga duela berriak argitaratzeko, oso interesgarria den zerbitzua hain zuzen ere.

Iruzkinak