Getxoblog 2019 topaketa azaroaren 23an, Areetan


Datorren azaroaren 23an, larunbatean eta goiz osoan zehar, Mikel Agirregabiria irakasle, lagun eta teknologoak beste edizio bat prestatu du blogariak elkartzeko. Edizio hau, ohi denez, Areetako BiscayTIK fundazioaren egoitzan izanen da. Aukera paregabea getxoztarrok eta Getxotik kanpokoek blog eta teknologiaren inguruan gehiago jakiteko. Nik-neuk hitzaldia eginen dut ondoko titulupean: Blockchain en Educación: durabilidad y seguridad en la Metanet (Blockchain Hezkuntzan: iraunkortasuna eta seguritatea Metaneten). Hitzaldia gaztelaniaz izanen da eta eguerdiko 12.00etan hasiko da bigarren mahainguruan. Juan de la Herrán, Jorge García del Arco, Joseba del Valle eta Gorka Aurre edukiko ditut lagun mahainguru horretan.

Iruzkinak