ETB, desinformazioaren iturria NATOren mesedetan

Beharra hasten denean, duintasuna amaitu egiten da

Zer gertatzen ari da gure telebista publikoan? Gero eta gerrazaleagoak dira albisteak kontatzeko erak. Gaur ikusia eta entzuna ETBn: Errusiarrek hiltzen dituzte, baina israelek egindako atentatuetan pertsonak hil egiten dira, ez omen dituzte erahiltzen. Asasinatu eta hil aditzak badakite noiz erabili NATOren aldekoak direlako, gerrazaleak direlako. Aro gogorrak etorriko dira egun ditugun politikariekin eta kazetariekin. José Miguel Villarroya, aldiz, eskarmentu handiko kazetari eta historialaria denez, Ukrainako gerraz argikiro mintzo da Kataluniako telebista batean.


 

Iruzkinak