Sheri Marshel moskuktarraren kanta zoragarriak

Iturria: Beatport.

Urteak pasatu arren, benetan zoragarria da Sheri Marshel-en hiru kanta hauek entzutea berriro ere. Lehenengoaren hainbat bertsio egin dira, baina nik hona lau soilik dakartzat (Отпусти Меня kanta ospetsua; lehen lau bideoak; lehena Anton Ishutin handiaren bertsioa da). Ea lau bertsioen artean zein atsegin duzuen gehien.

Sheri Moskun sortu zen 1987an, eta pianoa eta kitarra jotzen ikasi zuen. PInk Floyd talde britaniarra eduki du gogoko nerabezarotik. Rutube-n topatu ahal dituzue lau bideo hauek.


Iruzkinak