Kazetarien gaitasun digitalak ez dira aplikatzen

 

Euskal Herriko Unibertsiatea, Leioako campusa. Egilea: Gorka J. Palazio

Desinformazioa oso handia izaten da gerra garaian, eta batzuek ahantzi dute Europar Batasuneko politikariek gerra batera eraman gaituztela. Hori dela-eta, zentsura eta desinformazioa gero eta handiagoa izango da, azken boladan ikusi dugun bezala. Kasuak asko dira eta kazetariak gerrazaleekin lerratzen dira beren ogia irabazten segitzeko. Egoera honetan gaudelarik, ikus dezagun zein diren gaitasun digitalak DigComp ekimenak finkatzen dituenak, nik-neuk ezinbestekoak diren gauza batzuk erantsita:

0. Informazioan eta datuetan alfabetatzea. Kazetariak, teknologia berriak baliatuz, Interneten eta Blockchainen kontsultatu, arakatu, informazio erabilgarria aurkitu, albiste faltsuak aurkitu, hedabideen jabeak identifikatu eta informazio hori kudeatu, gorde edo kuratu.

1. Komunikazioa eta lankidetza. Ziberbullinga, sasi-identitateak eta mehatxuak saihesteko jokabide zuzenak egin behar ditugu komunitatean.

2. Eduki digitalak sortzea eta editatzea. Kazetariak gai izan behar du eduki digitalak ganoraz sortzeko; baik testuak, bai bideoak, infografiak eta gainerako edukiak. Esparru honetako beste faktore inportante bat argitalpen maiztasuna da, beti ere egilearen eskubideak, iturriak eta lizentzia desberdinak errespetatuz.

3. Interneten aritzeak segurtasuna behar du, kazetariak gauzatu behar duena. Mehatxuak zein babes eta segurtasun neurriak ezagutu behar dira. Horrek esan nahi du kontuz ibili behar duela kazetariak datu pertsonalak eta hurkoarenak ez emateko korporazio handiei. Brave, Tor, DuckDuckGo, Signal, Telegram eta horrelako erremintak erabili behar dira segurtasuna bermatzeko.

4. Arazo edo problema teknikoak eta teknologikoak non dauden identifikatu behar ditu kazetariak, jakintza eguneratuz etengabe, teknologia oso azkar aldatuz doalako.


Bukatzeko, ekar dezagun hona gaurkotasuna duen gai bat, kazetari erbesteratu baten ikerketa eta analisiak ikusteko Trump-i egindako bigarren atentatuaren harira. Hori bai dela kazetaritza eta datuetan sakontzea, baita desinformazioa agerian uztea, telebistek egiten ez dutena. Australiatik El Doomer erabiltzaileak bideo hau argitaratu zuen atzo.


Iruzkinak