Metaunibertsiatea proiektuko metodologia

Azken bolada honetan, ikasleentzako webgunea egiten ibili naiz: Metaunibertsiatea.com euskaraz eta Metauniversidad.com gaztelaniaz. Proiektu honetan nahi nuke ikasleek beraiek sortzea ekaiak, ikastaroak, alegia; hots, ikasleengan zentratzea ikaskuntza prozesua. Orain prestaketa lanean dihardute eta laster ikusiko ditugu emaitzak. Hona hemen azalpenak, 10 orduko ikastaroak burutzeko. Bideoetan dituzue arauak eta gomendioak. Lehen hiruetan honakoak ikusiko dituzue: metodologia, bideoak eta testuak nola egin. Youtubeko kanalean ere ikusi ahal dituzue: http://youtube.com/gorkapalazio

Iruzkinak