"Irratibidearen barrunbean zehar" liburua deskargagai

Hemen duzue UEU, hots, Udako Unibertsitatearen bidez argitaratu nuen liburu librea. PDF formatuan deskargatu ahal duzue. Irratibidearen gainekoa da: historia, informazio irratia, lokuzioa, irrati notizia, generoak, irrati digitala... hainbat gai irratibidea hobeto ulertzeko. Liburuak azpititulua darama: "harigareko telegrafiatik ziber-irratietara". Liburua erreminta ona izan daiteke irratigintzan aritzen direnentzat edo kazetaritzan gure Fakultatean diharduten pertsonentzat. Ez du balioko praktikatzeko, praktikak ematen baitu trebezia irratian aritzeko, baina balio dezake norberaren okerrak saihestearren. Denbora asko pasatu arren, oraindik probetxugarriak izan daitezke gai batzuk. Nire ikaslea izan ala ez izan, librea zara liburua deskargatzeko eta erabiltzeko, Domeinu Publikoan ipini dut-eta. Egizu klik ondoko loturan eta hasi hodeitik jaisten.


Iruzkinak