Moskuko Plaza Gorria eta Leninen mausoleoa bisitatzen


Atzo turismo birtuala egiteko aukera eduki nuen. Errusiako hiribururaino joan nintzen hogei bat urte pasa ostean, eta atzo berriro ere joan nintzen ikustearren nola dagoen. Egia esan, oraingoan doan atera zait bidaia, eta merezi izan du. Birtualki egiteak abantailak ditu zalantzarik gabe. Arriskurik ez dago eta zure burua ondo kontrolatzen duzu artelanak ikusten eta jendearen mintzoak entzuten. Hona hemen egin dudan pasoaren bideoa. Benetan merezi du Second Lifen barrena ibiltzea eta gure ikasleentzako toki horiek ikaskuntza prozesuan sartzea. Ikusi nolakoa den Moskuko Plaza Gorria birtualki. Ikasteko turismoa ere existitzen da, eta ez ahaztu kaskoak eta mikroa eramatea, elkarrizketa politak edukiko dituzu-eta; mintzaldiak aditzeko aukera ere egoten da Plaza Gorrian.

 

Iruzkinak