Hitzak soberan dira. George Orwell pentsalariak honakoa erran zuen ingeles garbian eta gaztelania hutsean: News is something somebody doesn't want printed; all else is advertising / Periodismo es publicar lo que alguien no quiere que se publique. Lo demás es publicidad. Nire Drive-tik deskarga dezakezu egin dudan poster edo afixa. Bistakoa denez, oso publizitarioa da sare sozialetarako prestatua. Baina Orwell izan al zen hori erran zuena? Erantzun.
Sarritan politika eta kazetaritza elkarretarik bereizten ez diren garaian, ez legoke txarto Egia edo The Truth deritzon filma ikustea. Egia ala propaganda bihur daiteke informazioa kazetari, ikusle eta hedabideen arabera. Hemen duzue oscar bat irabazitako Egia izeneko filmaren trailerra, non Robert Redford eta Cate Blanchett aktoreek parte hartu zuten. Filma osoa ikusteko Gloria.TVra jo behar duzue. Filma Bush presidentearen garaian dago oinarritua eta kazetaritza eta propaganda/politika bereiztea batzuetan zein zaila den ikusiko duzue. Ramon Lobo gerrako berriemaile espainiarrak artikulu polita argitaratu zuen gai honen inguruan.
Ondoren, filmaren trailerra ikus daiteke beheko bideoan.
Iruzkinak