Ene edukia / Mi contenido / My content

Social Nets: + 16.000 photos + 1000 videos + 24.800 tweets + 3500 pins

Telebistak baloratzeko kriterioak



Kontutan hartu behar diren gauzak Livestream edo horrelako beste web telebista sistema bat baloratzeko orduan:

  1. Programazioa 12 edo 24 ordukoa izatea
  2. Orduak errespetatzea edo betetzea zeharo. Storyboard edo programazio atalak letra beltxez joan behar dira; bideoen tituluak, ostera, letra xehez. Ordua ere agertu behar da GMT+1 adieraziz, Ardoa Telebista-n daukazuen bezala.
  3. Ekoizpen propioa: zenbatasuna eta kalitatea. Talde bakoitzak ekoiztutako bideoek on-demand eran joan behar dute.
  4. TB on edo piztuta ez egotea
  5. Blogean ondo txertaturik egotea: telebistaren izena, TB scripta (200 pixel x 200 pixel), TB irudia (publizitatzeko; ikus 7. puntua), egileen izenak, ordukako programazioa eta video on-demand programazioa (beraz, 6 gauza). Post batean txertaturik (XHTML moduan edo fitxan) joan behar dira.
  6. Garaiz ematea (-1, zazpi egunen buruan)
  7. Iragarki irudia (txikia, png edo jpg formatuan) zabalera x altuera: 120px × 113px. Telebistaren gaiarekin zerikusia eduki behar du.

Bestalde, gogoratu EHUren zerbitzarian utzi dudala Ardoa Telebistaren adibidea antzeko zerbait egiteko (ordutegia errespetatuz, gogoratu).

Share on Google Plus

Egilea: Gorka Jakobe Palazio

Gorka Jakobe Palazio EHUko irakaslea da, webgune garatzailea, Linux erabiltzailea, elearningaren arloan aditua; eta halaber, ikaslea beti.
    Blogger Comment
    Facebook Comment

2 comment(s):

Aitor Gametxo, erabiltzaileak esan du...

aupa gorka!

gauza bat pasaten dxat eta ez dakit zeba. Gauzia da, sartzen nazela mogulusen eta enau isten "log out" sakatzen nire telebista zaharreko kontuan, barrira sartzeko. Igual da "recordar contraseña" daukatelako jarritxa? edo ez dauko zerikusirik?

erantzun hainbat arinen mesedez.

eskerrik asko

Gorka Palazio erabiltzaileak esan du...

Aupa, Aitor. Zure nabigatzailearen konfiguraziora jo behar duzu eta cookie-ak hiltzeko esan. Cookie-a daukazu. Gogoratu hobe dela beti "pasahitzak ez finkatzea ordenagailuan", horrela beste nortasun batekin edonoiz eta erraz sartu ahal izateko. Esango didazu.