Kameleoia talde lokala sortu dugu Nafarroako Mendebaldean eta webgune ofiziala badugu jada WordPress plataforman. Uribe eskualdeko Getxo herrian eginen ditugu lehenbiziko bilerak. Getxolan erakundeak aukera eman digu bertan biltzeko eta hori dela-eta, eskertu egiten dugu. Datorren astean lehenbiziko bilera eginen da eta bertan lan eginen dugu Chamilo LMS plataformaren inguruan berba egiteko eta proiektuak aurrera eramateko, itzulpena barne.
Hemen duzue UEU, hots, Udako Unibertsitatearen bidez argitaratu nuen liburu librea. PDF formatuan deskargatu ahal duzue. Irratibidearen gainekoa da: historia, informazio irratia, lokuzioa, irrati notizia, generoak, irrati digitala... hainbat gai irratibidea hobeto ulertzeko. Liburuak azpititulua darama: "harigareko telegrafiatik ziber-irratietara". Liburua erreminta ona izan daiteke irratigintzan aritzen direnentzat edo kazetaritzan gure Fakultatean diharduten pertsonentzat. Ez du balioko praktikatzeko, praktikak ematen baitu trebezia irratian aritzeko, baina balio dezake norberaren okerrak saihestearren. Denbora asko pasatu arren, oraindik probetxugarriak izan daitezke gai batzuk. Nire ikaslea izan ala ez izan, librea zara liburua deskargatzeko eta erabiltzeko, Domeinu Publikoan ipini dut-eta. Egizu klik ondoko loturan eta hasi hodeitik jaisten.
Tokian-tokiko moneten gaiak sapa du. Telebistan gero eta maizago hitz egiten da txanpon birtualei buruz. Bat aipatzekotan, nola ez, bitcoin deritzona aipatu behar. Pinterest taula edo pinboard bat egin dut informazioa eta baliabideak biltzeko. Bisitatu eta nahi izanez gero, kolaboratu ahalik eta baliabiderik gehien lortzeko.
Infografiak egiteko onlineko erremintak gero eta maizago ikusten ditugu non-nahi. Hongkiat guneak oso bilketa ona egin du 20 sistema aztertuz. Infografien iraultzazko artikuluak ere ez dira falta gune berean.
Chamilo LMS plataforma ikastekok kanala euskaraz. Hona hemen KAMALEOIA elkartearendako egin ditudan bideoak kameleoiaren Learning Management System ahaltsu hori ikasteko. Gomendioa ematen dizuet Goi Kalitatean (HD) ikusteko pantaila osora; horretarako beheko kontrolean hautatu HD eta pantaila osora jarri. Zuentzat material libreak eta doanekoak :-)
Veamos este episodio de Nickdutnik sobre transmedia. Entrevistas con subtítulos a Ian Ginn y Lance Weiller, dos de los mejores productores de transmedia, que estuvieron en Tabakalera (centro cultural donostiarra).
Del 9 al 11 de julio se celebrará en el centro de convenciones de Zalla el congreso internacional IKASNABAR '13. Está organizado por investigadores de la Universidad del País Vasco. La VI edición de este congreso de Educación Abierta y Tecnología tiene tres grandes temas de desarrollo y actualidad: MOOC, PLE y LMS o plataformas de eLearning. Si estáis interesados en presentar una comunicación o paper en el Congreso, tenéis de plazo hasta el 15 de mayo. Las comunicaciones deben de ceñirse a la temática de la Educación y la tecnología, siendo muy bien recibidas todas aquellas específicas de las tres grandes áreas temáticas de esta edición. Las comunicaciones aceptadas se publicarán en un libro electrónico con ISBN. Más información y anuncios en los siguientes enlaces:
Datorren uztailaren 9tik 11ra bitartean, EHUko ikerlari talde batek eta gure Fakultateak lagunduta, IKASNABAR 2013 nazioarteko kongresoa egingo da Zalla herriko zine-antzokian. Hezkuntza Irekiaren eta Teknologiaren Nazioarteko kongreso honen VI. edizioa da eta antolatzaileek pauso handi bat eman nahi izan dute biltzarra Enkarterriko Zalla herrian eginez, Leioan egin ordez. Aurtengo edizioan hiru gai nagusi egongo dira: MOOC, PLE eta LMSak edo eLearning plataformak. Interesaturik bazaude, maiatzaren 15era arte denbora dago paper edo komunikazioak presentatzeko (onartutako komunikazioekin liburu digitala egingo da, ISBNduna). Informazio gehiago eta egin ditudan iragarkiak ondoko esteketan (ingelesez, euskaraz eta gaztelaniaz) ikusteko aukera duzue: