Xabier Kintana Urtiaga, senda zaitez

Lehengo egunean trenean topatu nuen Xabier Kintana irakasle prestua. Euskal Herria zorretan dago Xabierrekin. Euskara batua hein handi batean berari esker dugu. Hiztegigile, idazle, kulturgile... Historian bakanetan ikusten diren pertsonaietatiko bat, sugeak ere maite dituena. Sugezale, euskaltzale... herritarrok omenaldia zor dizugu. Gaixo egon da Xabier... makal, ondoezik. Nire blogetik... osatu, Xabier, eta segi euskal kulturaren bultzatzaile. Argazki hau orain urte batzuk egin nizun Leioako jatetxe txinatarrean ikusi zintudanean. Zu eta zure sugeetarik bat... Gaixo baino lehen egindako argazkia da, nire oroimena birpiztuko duena. Izan ongi, Xabier.

My content is free like GNU/Linux, take a look at:
Bloggerlandia :: Eduvlog :: Ikasvlogak :: Ikastube :: Ehuugle :: Weblearner.info :: Idaho shots

Iruzkinak