Ene edukia / Mi contenido / My content

Social Nets: + 16.000 photos + 1000 videos + 20.400 tweets + 2200 pins

Gaur klasetik bota ditudan hiru ikaskide desestimatuei

Oso gustatu zait INED 21ekoek egin duten irudi hau. Bertan, irakaskuntza zaharra eta berria zertan dautzan agertzen da. Tamalez, salto egin ezinik daude ikasleak oraindik ere molde berrirantz pausorik eman gabe. Egungo ikasle gehienei kostatu egiten zaie eredu berrian hastea. Orain arte aprobatzera dedikatu dira eta gauzak buruz ikastera. Erantzunak inportanteagoak dira galderak baino eta ausartki gauza dira baita irakasleak jotzeko ere. Baina ez da harritzekoa, zeren eta ikasle batzuk gauza badira unibertsitate publiko bateko gauzak suntsitzeko eta horixe justifikatzeko, ulergarria izan daiteke irakaslea jotzea ere. Horixe gertatu zait niri gaurko egunean. Ikasle batek nigana jo du jotzeko asmotan eta ikaskide askok arrazoia eman diote ikasle horri. Egunero behin eta berriz klasean hitz egiten beste ikaskide batzuek hitz egiten zutenean eta hala ere arrazoia berarena izan da batzuentzat. Seguraski pozik jarriko ziren batzuk jo izan banindu. Batzuek ez dute manerarik eta tamalez, horrelakoak sortu ditugu gure belaunaldian. Aulkian oinak jartzea edo suamatagailuak apurtzea ez da arbuiagarria, eta ez dira gauza erreieta botatzeko, bota behar denean.

Gaur hiru ikasle bota ditut ikasgelatik portaera txarra etengabe edukitzeagatik. Ez naiz damutzen, eta gainera entzun behar nik-neuk eskatu behar dudala barkamena. Ikasleak ez dira konturatu irakasgaietan manerak ere puntuatzen direla. Jakin badakit askok arrazoi emango dietela hiru ikasle horiei, baina salatu beharrekoak salatu behar dira eta kitto. Ikasgelan bertan esan nuen Fakultatera joko nuela kexa jartzera eta horixe egin dut ikusita ikasle bi nola portatu diren nirekin. Batek maltzurki beste ikaskideen asmo edo gogoekin jokatu du nire klaseekiko mesprezua adieraziz eta hori ezin da inola ere onartu. Horrexegatik uste dut antzinako belaunaldietan zegoen errespetua itzuli behar dela klaseetara. Irakasle bat jotzea larria den bezala, jakin beza pertsona horrek, autodefentsa badakidala erabiltzen. Hortaz, nire bulegoan nago tutoretza orduetan; etor dadila ni jotzera hona, nahi izanez gero; bertan egongo naiz zain (3.92 bulegoan). Bien bitartean nire ikasleek ikas dezatela gaurko irakasbidea, baita irakaslea jotzen saiatzea larria dela eta asko adierazten duela asmo hori duen pertsonaren baitan eta halaber hori salatzen ez dutenengan. Egoera zailetan ezagutzen dira pertsonak. Hona irakasbidea, nahiz eta beren burua jakintsutzat duten pertsonek hemendik ez duten ezer ikasiko. Jakin badakit horrelako asko daudela, pertsona horiek bere gauzetara soilik dedikatzen direlako, beren ustea, beren azterketa, beren lanak... horiek baino ez dira existitzen, lan kolaboratiboa albo batean lagaturik. Ikas dezatela zerbait gaurkotik, hau gutxienez:



Share on Google Plus

Egilea: Gorka Jakobe Palazio

Gorka Jakobe Palazio EHUko irakaslea da, webgune garatzailea, Linux erabiltzailea, elearningaren arloan aditua; eta halaber, ikaslea beti.
    Blogger Comment
    Facebook Comment

0 comment(s):