Ene edukia / Mi contenido / My content

Social Nets: + 16.000 photos + 1000 videos + 24.800 tweets + 3500 pins

Bideolan arrakastatsua nola egin

Halafede, hori bai antzezlana! Keenan Cahill-ek 100 milioi ikustaldi lortu ditu jada YouTubeko kanalean. Neuk hainbat urtez 250.000 lortzeko lan franko, eta beste batzuek berehala bihurtzen dira entzutetsu. Baina, mesedez, ikusi 15 urteko mutil gizagaixo honen bizitza eta gaixotasun larria.




My content is free like GNU/Linux, take a look at: Bloggerlandia :: Eduvlog :: Ikasvlogak :: Estekak :: EnglishTube :: Weblearner.info :: English Harbour
Share on Google Plus

Egilea: Gorka Jakobe Palazio

Gorka Jakobe Palazio EHUko irakaslea da, webgune garatzailea, Linux erabiltzailea, elearningaren arloan aditua; eta halaber, ikaslea beti.
    Blogger Comment
    Facebook Comment

3 comment(s):

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

http://www.youtube.com/watch?v=Dwimc4cvUmQ

Ane =) erabiltzaileak esan du...

Palazio... Oso ondo iruditzen zait mutil honek horrenbeste bisita lortu izana. Baina noraino iritsi gaiteke horretarako?

Interneten sartzen duzun edozerri arrastoa galtzen zaio lehenengo unetik. Eta betirako persegitu ahal zaitu. Zer pentsatuko lukete etorkizunean gure jefeek horrelako zerbait ikusi ezkero?

Bideo blog bat egitea, beno; Zerbait "serioa" delako. Baina honen antzeko zerbait egitera animatzea ikasleak...
Ulertu behar duzu asko eta asko ez daudela prest interneten azaltzeko. Ez behintzat horren modu irekian. Eta bideoak igo, igoko ditugu; aprobatua lortzeko beharrezkoak diren heinean. Uste dut klaseko gehiengoak nirekin bat egingo duela, lauhilekoa amaitu eta berehala gu azaltzen garen bideoak ezabatuko ditugula esatean.

Ulertu gaitzazu.

Gorka Palazio erabiltzaileak esan du...

Agur eta erdi, Ane.- Uste dut ez duzula ondo hartu bideolanaren helburua. Bideolan hau ipinita dago zertarako eta zuek ikusteko 15 urteko zoritxarreko mutil batek zer ideia eduki zuen denborapasarako bakardadea apurtuz. Gaixotasun larria dauka eta urtebete gela batean itxita egon beharrak horrelako gauzak egitera bultzatzen du. Eta, konturatzeke, arrakasta lortu du. Ez dizuet esan hori egiteko esan... baizik eta GOGOETA egiteko Keenanek bezala jende askok ikusi ahal izateko zuen produktua...
Bestalde, ikasle batek aprobatzearren soilik egiten baditu lanak... benetan adibide txarra! Lanbide eta karrera hau maite duzuelako egin behar duzue lan... komunikazioaren esparruko lanak egitea gustoko duzuelako egin behar duzue lan; osterantzean, lana aurkitzeko problemak izango dituzue! Goraintziak.