Ene edukia / Mi contenido / My content

Social Nets: + 16.000 photos + 1000 videos + 24.800 tweets + 3500 pins

Telebista publikoen hipokrisiaz


Orain dela gutxi Web TV izeneko mintegia antolatu du EHUko irakasle talde batek ikusentzunezkoen egungo egoeraz eta geroaz gogoeta egiteko. Espainiako telebista publiko batzuetako arduradunek aukera izan dute mintegian beren proiektuak erakusteko eta gogoeta egiteko, baita unibertsitate irakasle zenbaitek ere. Nahiz eta ekoizle txikien ordezkaririk ez nuen ikusi eta hori tamalgarria izan, oro har interesgarria izan zen bertan esan zena, batez ere Lurreko Telebista Digitalaz eta LTDrako egiten diren edukiei buruz. Interneteko IPTBz eta P2P telebistari buruz, aldiz, oso gutxi hitz egin zen. Guztion diruaz kudeatzen diren telebista publikoek ekoizten dituzten edukien lizentzia moten gainean ere hitz bat ere ez, gabezia nabarmena izanik. Azken honen inguruan nik aukerarik ez nuen eduki horixe galdetzeko, hau da, nola antolatuko duten hemendik aurrera EITBn lizentzien kontua. Orain arte, hedabideak aro analogikoan copyrightarekin bizi izan dira eroso eta inolako gogoeta egin gabe. Baina, Interneteko Web 2.0 iraultzarekin premiazkoa bilakatu da galdera horri erantzutea. Domeinu Publikotik Copyright-eraino, Creative Commons lizentzietatik pasatuz, zergatik ez dute lizentzia libreen aldeko politikarik EITBko arduradunek. Ulergarria al da, EITB kontsideratzea enpresa pribatua bailitzan. Herritarrok ezin al dugu eskubiderik ukan gure diruaz EITBk ekoizten dituen edukiak erabiltzeko eta berrerabiltzeko. Telebista Publikoetako baten ahotik atera zen 'enpresa' hitza bere erakunde publikoa izendatzeko. Lapsusa ote? Zilegi al da hainbeste kobratzea EITBk merkaturatzen dituen produktuetan? Ezin da politika aldatu ekoizkin materialetan prezio baxuak jarriz eta lizentzia berriak finkatuz eduki digitalak guztion esku jarriz? EITBko Gurrutxaga jaunak hitz ederrak aipatu zituen EITBko artxiboa agerian argitaratzeko asmoa dutelako, baina horrek suposatuko duen lizentzia aldaketa ez dugu garbi oraindik, aukerak asko direlako. Lan eratorririk egin ahalko dugu EITBko artxiboko fitxategi digitalekin? Repositorioan utziko dituzten fitxategiak betirako utziko dituzte edo hainbat edukirekin egin bezala, berehala kenduko dituzte ekoizpen propiokoak izanik ere? Deskargatu ahalko dira ala ez? Zalantzak asko dira. Espero dezagun artxiboko edukiak ikusteko edota deskargatzeko pasahitza baliatu behar ez izatea. “Público” egunkariak urraturiko bidetik egingo dute erakunde publikoetan, jakitun egonik “Público” enpresa pribatua dela, eta haiek zerbitzu publikoa eman behar dutela; ala ez dute horrela jokatuko?

Bestalde, TV3ko arduradunak argiro azaldu zuen gizartearen gustuekin batera joango direla gauzak eginez, pionero bezala (TV3ren apostua omen) zein kolono bezala telebista kontserbatzaileek egin ohi duten legez. Segidan, hitz horiei buelta emanez, katalanak argiro azaldu zuenez, herritar gehienek Explorer nabigatzailea erabiltzen badute, haiek hori kontutan hartuko dute, royaltydun edo roayltyrik gabeko codec-a erabiltzea bigarren mailako gauza bailitzan. Erantzunak zer pentsa eman zidan. Erakunde Publikoetako arduradunek ez badiote inportantziarik ematen erabaki horri, zergatik esaten dute behin eta berriz estandarren eta Software Librearen alde daudela. Bide okerra, nik uste. Pionero batek, behintzat, ez zukeen hori egingo.

Hori dela-eta, nik galdera zehatza egin nien eta ez zidaten erantzun. Interneteko ikusentzunezkoen aro berrian, hasiko ote dira estandarrak sustatzen ala ez? Zehatz galdetu nien zer codec erabiliko duten Web-eko bideo proiektu berrietan... erantzun zidan bakarra RTVEko Hedabide Interaktiboetako zuzendaria izan zen: H-264 codeca. Erantzun nion hautu hori royaltien aldeko apostua zela eta beste bi codec libre daudela itxaroten HTML 5 espezifikazioan sartzeko. Hortaz, zuzendari edo arduradun batek libreak diren estandarren alde egiten duela esan dezake, baina gero praktikan royaltipeko sistemak, aplikazioak eta codecak onartzen baditu, akabo. Gainera, EITBko arduradunak nahastu egin zituen codec-en afera (hautuarena), Kode Irekiko bideo-egiletza programekin, soberan baitzegoen esatea Libreak diren programen artean ez dagoela gauza onik. Lerro honetatik galdetu gura diot EITBko arduradunari Lightworks, Cinelerra edo Film Gimp programak horren txarrak badira zergatik erabiltzen dituzten “Centurion” bezalako filmak egiteko, edo zergatik hautatzen duen Kode Irekia Dreamworks enpresak edota zergatik erabiltzen diren zinemagintza enpresetan Linux farm-ak eta clusterrak Hollywoodeko pelikularik arrakastatsuenak egiteko. Oraindik ez al daki zein den teknologia aurreratuena zerbitzarietan eta desktopetan nahiz eta makina birtualak erabili? Enpresa publiko edo pribatu batek Final Cut edo Pinnacle programa itxiak erabiltzen dituenez gero, libreak diren programak txarrak direla esatea zilegi ote da? Zergatik ordaindu behar ditu EITBk horrelako kasuetan royaltyak? Horri hipokresia deitzen zaio, baldin eta gero pertsona horrek Software Librearen alde dagoela esaten badu. Eta Wikileaks-ekin gertatu bezala, pentsa dezaket arduradun askok oraindik ez dakitela zer dagoen jokoan Sarean. Hobe lukete begiratzea Extremaduran, Andaluzian edo Aragoin estandarren aldeko urratsa zergatik egin duten, Hitzak alferrekoak baitira gero praxia kontrakoa baldin bada. Diru publikoa erabiliz Adobe eta Microsoft enpresei ordaindu nahi badiete krisi garaian, norbait egon beharko da mundu honetan gogorarazteko arduradun hauei Kode Irekian royaltyrik ez dela ordaintzen eta bideo eta filme onak egiten direla teknologia libre eta neutroa erabiliz. Hipokresia soberan dago.

Artikulu hau beste blog hauetan ere argitaratu da osorik edo erreferentzia eginez, CC 3.0 by lizentzia librea baitu:
  1. Berria: http://www.berria.info (paperezko edizioa, 2010-XII-18)
  2. Nabarralde: http://www.nabarralde.com/eu/egunekoa/5904-telebista-publikoen-hipokrisiaz
  3. Berriemaile: http://berriemaile.blogspot.com/2010/12/telebista-publikoen-hipokresiaz.html
  4. Twitter: http://twitter.com/gorkapalazio
  5. Ciberinformador: http://ciberinformador.blogspot.com/2010/12/telebista-publikoen-hipokresiaz.html
  6. ZuZeu: http://zuzeu.com/2010/12/18/telebista-publikoen-hipokresiaz
  7. Web 2.0: http://irakurritaidatzi.blogspot.com/2010/12/telebista-publikoen-hipokresiaz.html
  8. Gorkaren bitakora: http://ikasbitakora.blogspot.com/2010/12/telebista-publikoen-hipokresiaz.html
  9. Nafartarra: http://paisvaconavarro.blogspot.com/2010/12/telebista-publikoen-hipokresiaz.html
  10. Nafarroa Osoa: http://mcpalas.blogspot.com/2010/12/telebista-publikoen-hipokresiaz.html
  11. Web 2.0 eta Self Media: http://ikasnabar.com/gorka/node/42
  12. Eneritz Arzallusen bloga: http://earzallus.blogspot.com/2010/12/telebista-publikoen-hipokrisiaz.html
  13. Irati Perezen bloga: http://iiantzi.blogspot.com/2010/12/gorka-palazio-irakaslearen-gogoeta.html
  14. Joseba Oizen bloga: http://jox-play.blogspot.com/2010/12/telebista-publikoen-hiprokisiaz.html
  15. Gorka Pedrosaren bloga: http://gorkalimotxotb.blogspot.com/2010/12/telebista-publikoen-hipokresiaz-by.html  
  16. Saioa Alkaiza: http://saioalkaiza.blogspot.com/2011/01/telebista-publikoaren-hipokresiaz.html 
  17. Goizane Sobaco: http://goizanetb.blogspot.com/2011/01/telebista-publikoen-hipokreziaz-gorka.html 
  18. Elene Glez Mentxakatorreren bloga: http://elenegm.blogspot.com/2011/01/telebista-publikoen-hipokrisiaz.html
  19. Iraitz Salegiren bloga: http://iraitzaldi.blogspot.com/2011/01/telebista-publikoen-hipokresiaz.html 
  20. Ines Arrueren bloga: http://iarrue.blogspot.com/2011/01/telebista-publikoen-hipokresiaz.html 
  21. Garazi Elgezabalen bloga: http://garazielge.blogspot.com/2011/01/telebista-publikoen-hipokresiaz.html 
  22. Ane Lusarretaren bloga: http://alusarreta.blogspot.com/2011/01/telebista-publikoen-hipokresiaz.html 
  23. Aida Contrerasen bloga. http://www.palazio.org/2010/12/telebista-publikoen-hipokresiaz.html




My content is free like GNU/Linux, take a look at: Bloggerlandia :: Eduvlog :: Ikasvlogak :: Estekak :: EnglishTube :: Weblearner.info :: English Harbour
Share on Google Plus

Egilea: Gorka Jakobe Palazio

Gorka Jakobe Palazio EHUko irakaslea da, webgune garatzailea, Linux erabiltzailea, elearningaren arloan aditua; eta halaber, ikaslea beti.
    Blogger Comment
    Facebook Comment

0 comment(s):