Ene edukia / Mi contenido / My content

Social Nets: + 16.000 photos + 1000 videos + 24.800 tweets + 3500 pins

Caca libreriak Mplayer edo VLC erreproduktoreetan filmak testu moduan ikusteko

Honako aholkua linuxzaleentzat da. Hauxe da shell bash izenekoan edo terminalean jarri behar duzuena libcaca libreriaren bidez filmeak testu moduan ikusi ahal izateko. Aalib ez bezala, kolorez ikusteko aukera ematen dizue, aalib delakoarekin zuri-beltzez soilik ikusi ahal baita. Testua desberdina da erreproduktoreen arabera: Mplayer edo VLC. Gogoratu bideoaren bidea jarri behar duzuela. Ezer ipini ezezik, gogoratu home edo erabiltzailearen kabia-direktorioan egon behar dela fitxategia ikusi ahal izateko. Ikus ditzagun adibideak.

Mplayer erreproduktorean:
$ mplayer -vo caca bideoarenizena.avi

VLC erreproduktorean:
$ vlc --vout=caca bideoarenizena.avi

My content is free like GNU/Linux, take a look at: Bloggerlandia :: Eduvlog :: Ikasvlogak :: Estekak :: EnglishTube :: Weblearner.info :: English Harbour
Share on Google Plus

Egilea: Gorka Jakobe Palazio

Gorka Jakobe Palazio EHUko irakaslea da, webgune garatzailea, Linux erabiltzailea, elearningaren arloan aditua; eta halaber, ikaslea beti.
    Blogger Comment
    Facebook Comment

0 comment(s):