Iñaki Zorrakin biologo, lagun eta ilustratzailearen erakusketa Santurtzin

Izan dadila bideo hau nire omenaldia Iñaki Zorrakin Altube lagun eta biologoaren figura gogoratzeko. Naturaren ilustratzaile paregabea oso gazte utzi gintuen (42 urterekin). Bera bizi izan zen herrian, Santurtzin hain zuzen ere, erakusketa prestatu du udalak Dorretxeko erakusketa aretoan ilustratzaile santurtziarraren lan bikainak ikusi ahal izateko. Azaroan zehar, Iñakiren marrazki eta pinturak ikusteko aukera paregabea egongo da Dorretxean, udaletxetik oso hurbil. Eskerrik asko, Iñaki, zure lanagatik eta txikitan esaten genuen bezala, gora natura eta ekologia, lur ama kontserbatzea gure esku baitago. Zorrakin Altuberen lanei buruz gehiago jakin nahi baduzue, Manuel Estébanez blogariak artikulu ederra egin du.

 

Iruzkinak