Ene edukia / Mi contenido / My content

Social Nets: + 16.000 photos + 1000 videos + 24.800 tweets + 3500 pins

Ikasnabar 2013 heltzear

Laster agertuko da Ikasnabar 2013 VI. nazioarteko kongreso edo biltzarra. Hezkuntza Irekiaren eta Teknologiaren VI. Nazioarteko Biltzarra burutuko da Zalla herrian uztailaren hasieran. Aurtengo edizioan MOOC, PLE eta eLearning plataformen ingurukoa izanen da. Webgune atzera-zenbatzailea gaur bertan jarri dut abian. Gaurdanik 167 egun falta dira Zalla herrian izanen den biltzar handi hau egiteko. Irakaslea bazara eta komunikazio bat presentatu nahi baduzu, erne ibili eta posta elektronikoa eman orrialdean, guk-geuk abisatzeko webgune ofiziala martxan dagoenean. Irudian klik eginez gero, ikusiko duzu Chrome eta Firefox nabigatzaileetan ondo ikusten dela webgunea, baita tableta eta patrika-telefonoetan ere responsive edo malguan delako Ikasnabar guneko orrialdea.








Share on Google Plus

Egilea: Gorka Jakobe Palazio

Gorka Jakobe Palazio EHUko irakaslea da, webgune garatzailea, Linux erabiltzailea, elearningaren arloan aditua; eta halaber, ikaslea beti.
    Blogger Comment
    Facebook Comment

4 comment(s):

Aitor Castañeda erabiltzaileak esan du...

Bidali det jada izena. Espero det ahalik eta jende gehien izena ematea, merezi du eta!

Ainhoa Ezeiza erabiltzaileak esan du...

Kaixo Gorka:
Interesgarria bilkuraren gaia. Aukera izango da proposamenak bidaltzeko? Badazpada izena eman dut webgunean informazioa jasotzeko.

Mila esker!

Gorka Palazio erabiltzaileak esan du...

Bai, Ainhoa, aukera egonen da komunikazioak presentatzeko. Web ofiziala argitaratu bezain laster jasoko duzu informazioa. Goraintziak Zallatik.

Ainhoa Ezeiza erabiltzaileak esan du...

Ederto! Erne ibiliko naiz, eskerrik asko!