Ene edukia / Mi contenido / My content

Social Nets: + 16.000 photos + 1000 videos + 20.400 tweets + 2200 pins

2013-14 ikasturteko ikaslanak

Ikasturtean zehar eginen ditugun ikaslanak honakoak dira:

1. ikaslana.- Zenbat elementu ditu Interneteko Ford Apache telebistak, kazetaritza partehartzaileari dagozkionak? Kopurua jarri eta bakoitza erreferentziatu.
2. ikaslana.- Ba al dago aplikaziorik Flickr argazkigunetik backup edo kopia gordetzeko. Kasua honakoa da: Aiaraldeko hedabideetan lan egiten duzu eta 25.000 argazki baino gehiago edukita, pentsatu duzu garaia dela argazki eta bideo guztien kopia egiteko eta gordetzeko modu lokalean. Zer erabili ahal duzu horretarako?
3. ikaslana.- Erantzun honakoei: a) Duela gutxi idazgelako eta idazgelatik kanpo dauden berriemaileei mezularitza sistema bat erabiltzeko agindu dizueta. Getxon sortutako mezularitza sistema da eta Whatsup baino hobea omen dena. Zer izen du? b) Bi aplikazio aipatu, honako baldintza hauek betetzen dituztenak: Android eta iOS sistemarako baliagarriak; aukera ematen duena Twitter-eko txioak ahots bidez bidaltzeko.
4. ikaslana.- Kazetaria zara eta idazgelako buruak esan dizu hezkuntzaren inguruko erreportaia burutu behar duzula infografia bi gutxienez erabilita. Nondik jaso hezkuntzaren inguruko infografiak? Hautu bakarra egin erantzun egiteko: jar ezazu infografiarik gehien ageri den baliabidea.
5. ikaslana.- Idazgelako buruak esan dizu gertakari bat Twitter bidez txiokatzeko ikusentzunezko jarioa emitituz. Sor eta lor gelditu zara azken finean eskaerak Twitter bidez IP telebista erabiltzera behartzen baizaitu. Ba al da posible hori? Baiezkotan, nola?

 
Share on Google Plus

Egilea: Gorka Jakobe Palazio

Gorka Jakobe Palazio EHUko irakaslea da, webgune garatzailea, Linux erabiltzailea, elearningaren arloan aditua; eta halaber, ikaslea beti.
    Blogger Comment
    Facebook Comment

0 comment(s):