Ene edukia / Mi contenido / My content

Social Nets: + 16.000 photos + 1000 videos + 24.800 tweets + 3500 pins

Aparatu mobilak eta irakaskuntza izeneko jardunaldiak

Datorren ostegunean, azaroaren 14an eta Leioako berritzegunean parte hartuko dut irakaskuntza eta dispositibo mobilak gaien inguruan antolatutako jardunaldian. Urtero bezala, Lamiako auzoan dagoen Berritzeguneko linuxzale prestuak (Enrike, Angel...) gogotsu ageri dira irakaskuntza zaharrera ideia berriak ekartzeko. Oraingoan aparatu mobilen erabilera pedagogikoa aztertu nahi dute, bere inguruko irakakasleek jakin dezaten nola jokatu gai polemiko honetan. Neuri egokitu zait jardunaldia hastea dispositibo mugikorren erabilpen didaktikoa izeneko mintzaldiarekin goizeko 9.30etatik 11.30etara. Geroago, Urdaneta ikastetxeko Josu Garro irakaslearen txanda izango da Isidro Vidal irakaslearekin batera alde praktikoa jorratzeko bi tailerretan. Arratsaldean, Borja del Rio-ren txanda izango da Scratch lantzeko. Hortaz, eguenean Leioako Berritzegunean (Lamiako) irakasleok zita dugu aparatu mugikorren alde pedagogikoaz zerbait ikasteko. Hemen duzue afixa edo kartela eta bertan elkar ikusiko dugulakoan, agur beroak niketz.

 
Share on Google Plus

Egilea: Gorka Jakobe Palazio

Gorka Jakobe Palazio EHUko irakaslea da, webgune garatzailea, Linux erabiltzailea, elearningaren arloan aditua; eta halaber, ikaslea beti.
    Blogger Comment
    Facebook Comment

0 comment(s):