Blogetan, euskal blogarien topaketa

Azkue Fundazioak antolatuta, martxoaren 6an, Blogetan izeneko topaketan parte hartuko dut laster Bilboko Euskararen Etxean (Agoitz plaza, 1), San Inazio auzoan. Euskarazko blogen artean, oso adibide onak jarri dituzte aurtengo edizioan. Aurten, partaideak honakoak dira: Imanol Epelde (Etxepare Rap eta 27 zapata blogak) Oier Peñagarikano (Itsumustuan bloga) Amaia Nicholson Ibai Etxarte (Hazitegia bloga). Iñigo Errasti ( 31eskutik.com- EIZIEren egitasmoa) Arratsaldeko 5.00etan hasiko da topaketa eta animatu egiten zaituztegu joaetara, are gehiago kontutan hartzen badugu doanekoa dela. Esperientzia politak kontatuko dira eta gainera Haritz Rodriguez edo Maite Goñi Eizmendi bezalako bloggerrak ezagutzeko aukera ere izango duzue.

Iruzkinak