Sonsierrako doinu nafarra izeneko kantaren estreinaldia

Hona hemen Nafarroako Sonsierran egon naizenean sortu dudan musika. CC by-sa lizentziapean uzten dut baliagarria delakoan irakasleren batentzat honelako doinu bat behar duenerako. Ikasleentzat ere baliagarria izanen delakoan nago. OGG formatu librean eta MP3 formatu ez-librean lagatzen dizuet Kit Dotcom-en Mega-n zuzeneko deskarga egin dezazuen. Egizu klik irudian eta gorde zure disko gogorrean. 3 minutuko kanta inoiz erabil dezazuen, behar izanez gero.

Iruzkinak