David de Ugarte aditua herritarren kazetaritzaz mintzo


Herritarren kazetaritza zer den ulertzeko honako bi bideo hauek lagungarriak dira. Prosumerren garaian gaudenez, berehala ulertuko dira ideiak. David de Ugarte adituari egindako elkarrizketa eta azalpen bideo bat PowToon aplikazioaren bidez eginikoa. David de Ugarte ziber-ekintzaile ospetsuak ezinbesteko erreferentzia den liburu bat argitaratu zuen domeinu publikoan (DP) edonork irakurria izateko eta HTML formatu estandarrean dagoena. Liburua ePub formatuan ere deskargatu ahal da ereaderretan irakurtzeko. Erreferentzia LasIndias.com webgunean dago. Bertan biblioteka libre bat ere topa daiteke, hainbat liburu interesgarri dituena.


Iruzkinak