Ene edukia / Mi contenido / My content

Social Nets: + 16.000 photos + 1000 videos + 20.400 tweets + 2200 pins

LibreCon 2014 Teknologia Ireki eta Libreen Biltzarra Bilbon

 

LibreCon 2014 burutu da hilaren 11n eta 12an, Bilboko Euskalduna jauregian. LibreCon, seguraski badakizuenez, teknologia libre eta irekien eta negozioen arteko zubia da. Teknologia irekiak eta libreak (desberdinak baitira) erronka nagusia dira gobernu eta enpresa askorentzat. Jakin ez dakite orain zer galtzen duten administrazioek teknologia hauek albo batera uzten dituztenean. Etorkizuna eta orainaldia teknologia libre eta irekiena da, azken urteotan ikusi ahal izan dugunez; eta gero eta gehiago izanen dira bide horretara zuzenduko direnak. Aurten itzelezkoa da programa, Librecon biltzarrerako prestatu dutena. Hasteko Red Hat Linux enpresako zuzendari edo CEO nagusia eduki dugu gure artean (Jim Whitehurst) The Future is Open deritzon hitzaldia eginez. Adi-adi izan ginen hainbat pertsona, eta berdin geratu zen Enrique Dans irakaslearekin. LibreCon.io gunean informazio guztia topatu ahal duzue: agenda, hizlariak, aplikazioa deskargatu (Android), Twitter kontu ofiziala informazioa segitu ahal izateko ... Hemen behean duzue Jim Whitehurst, hizlari aparta eta Red Hat enpresa bide onetik daraman arduraduna. Eta goikaldean, biltzarra amaitutakoan nik egindako bideoa duzue, zerbait gomutagarria partehartzaile guztientzat. Eskerrik asko Red Hat, ESLE, EJIE, ASOLIF, Diputazioak eta gainerako enpresak, Software Librean sinesten duzuelako. Zorionak ere Euskaldunatik pasatu ziren politikariei, diputazioetakoei eta alkate bakarrari Ermuko Carlos Totorikari bertan egoteagatik.



Share on Google Plus

Egilea: Gorka Jakobe Palazio

Gorka Jakobe Palazio EHUko irakaslea da, webgune garatzailea, Linux erabiltzailea, elearningaren arloan aditua; eta halaber, ikaslea beti.
    Blogger Comment
    Facebook Comment

0 comment(s):