Aintza Novorossiako heroei! Geldi dezagun gerla, babes dezagun Donbass!


Nafarroaren egunean, Nafarroa oroitzeaz gain, Novarossia estatua ere gogoan eduki behar dugu. Bertoko eta Mendebaldeko gizarteetako askok oraindik beste leku batera begiratzen duten arren, asko gara Europako mendebaldean "gerlari stop" erran nahi dugunok. Novorossian jende asko hil da, ukrainiarrak eta errusiar-ukrainiarrak. Azkeneko hauek orain Novorossia dute aberritzat eta bistan da horren alde eginen dutela ikusita zelako barbaridadeak egiten dituzten estatu kolpe batez agintzen duten Kieveko mandatariek. Ikusi bideo hau, benetan zirraragarria. Pena da gure artean, oraindik egotea politikariak, ukrainiarrek egindako sarraskiak herritarren kontra ukatzen dutenak. Bihoakio nire partez elkartasun osoa Donbass herriari. Musika polita Donbass-ko meatzarien eta Vostok erregimentuko soldaduen kemena lau haizeetara hedatzeko. Bi bideoak ikusteko modukoak dira. Bidenabar, behean duzue Durangoko Landako-n izango den bilkuraren berri Novarossiaren alde egiteko. Bertan egongo gara Donbass herriaren aldeko ekitaldian. Larunbateko 12.00etan izanen da.





Iruzkinak