Ene edukia / Mi contenido / My content

Social Nets: + 16.000 photos + 1000 videos + 24.800 tweets + 3500 pins

Portable apps deritzon plataforma sare sozialen erabiltzaileentzat


Sare sozialak darabiltzan kazetariak plus bat nahi izanez gero, portable apps edo antzeko plataforma bat erabiltzea komenigarria da. Pendrive batean eraman ahal izatea hainbat aplikazio interesgarri eskertzekoa da. Gainera libre eta doanekoa da. Esperientzia propioagatik erran nahi dizuet hau. Inoren ordenagailua erabiliz baina disko gogorra ikutzeke, aplikazioak flash memoriatik bertatik abiarazi daitezke, baita fitxategiak pendrivean gorde ere. Horrela ikusiko duzue zelako askatasuna ematen duten 300 aplikazio mobilok. Hemen azpian duzue direktorio osoa nahi dituzuen aplikazioak hautatzeko. Ezinbestekoak diren batzuk: office edo bulegoko suite osoa (Open Office), Sumatra PDF irakurlea, Juice, Tweetdeck, Media Player Classic, Gimp... Hardwarea, hau da, pendrivea dendan bertan eskatu ahal duzue proiektuari laguntzearren. Gainera USB 3.0 pendriveak ere saltzen dituzte, oso gomendagarriak direnak azkarrago lan egiteko. Make Use Of agerkari digitalak artikulu ederra du aplikazio hauetan sakontzeko, baita Mac sistema eragilean erabiltzeko aplikazioetan (OS X portable apps) ere. Gogora dezagun Mac plataformarako badela beste irtenbide bat: PlanOnMac izenekoa, preseski; Winebottler bezala. GNU/Linux erabiltzaileentzat ez da, jakina, Tux-en sistema ahaltsuegia delako :-)


Eta aplikazio portableekin sakontzen segitu nahi baduzue, hona hemen nola bihurtu edozein programa portable erraz-erraz, Youtubeko UltraGox kanalari esker. Horren azpian dagoen Tinkernut deritzonaren bideoa ere ikusi, arren! Ikasi nola sortzen den sistema portablea.



Share on Google Plus

Egilea: Gorka Jakobe Palazio

Gorka Jakobe Palazio EHUko irakaslea da, webgune garatzailea, Linux erabiltzailea, elearningaren arloan aditua; eta halaber, ikaslea beti.
    Blogger Comment
    Facebook Comment

1 comment(s):

Gorka Palazio erabiltzaileak esan du...

Portable Apps ariketaren egileak: Peru Arrasate, Igor Calderón, Mikel González eta Gaizka Azketa. Zorionak lauei egindako lanagatik. Orain, badakizue, sartu aplikazio gehiago sisteman.