Ene edukia / Mi contenido / My content

Social Nets: + 16.000 photos + 1000 videos + 20.400 tweets + 2200 pins

VOB fitxategiak nola elkartu Linux sistema eragilean

DVDetan VOB fitxategiak dira errege, bideoak agertzen direnean beraietan. BUP, INFO eta VOB fitxategiak topatuko dituzue DVD originaletan. Filmak edo dokumentalak zatika agertzen direnez, batzuetan zati horiek elkartu edo batu nahi ditugu filma fitxategi bakarrean edukitzearren.

Nola elkartu VOB fitxategiak GNU/Linux distribuzioetan erakutsi nahi dizuet gaurkoan. Linux sistema eragilean erraza da oso, cat komandoa erabiliz. Lehenengo jakin behar dugu zein diren VOB bukaera duten fitxategi erabilgarriak, zeren batzuetan asko agertzen baitira. Hizkuntzen arabera ere desberdinak izan daitezke. Behin detektatu eta gero zeintzuk diren parte edo atal onak, shell edo terminala abiatu behar dugu honakoa idazteko. Hona hemen adibide bat cat komandoa erabiliz eta bi fitxategi elkartuz:

cat   bideo_1.VOB   bideo_2.VOB > filmaOsoa.vob

Behin amaitu ostean gauden karpetan geratu da artxibaturik filma edo dokumental osoa. Beheko irudi honetan duzu adibidea shellean (egizu klik eta handiagotu eginen da irudia, hobeto ikusteko). VOB formatua mantenduz, hau da, MPEG2, kalitaterik ez duzue galduko bukaerako bideoan. Gogoratu behin amaitu ostean, posiblea dela .VOB bukaera aldatzea bideoari, .MPEG jarriz.

Share on Google Plus

Egilea: Gorka Jakobe Palazio

Gorka Jakobe Palazio EHUko irakaslea da, webgune garatzailea, Linux erabiltzailea, elearningaren arloan aditua; eta halaber, ikaslea beti.
    Blogger Comment
    Facebook Comment

0 comment(s):