Youtube webgunera igotzen ditugun bideoen ikusgarritasun moldeez


Youtube bideoteka handira bideoak  igotzen ditugun bitartean, interfazeak aukera ematen digu bideoen ikusgarritasuna aldatzeko. Sarritan, bideoak argitaratu nahi ditugun arren ez dugu nahi edonork ikusiak izan daitezen. Beraz, ikas dezagun zenbat aukera ematen digun Youtubek hori modu desberdinez gauzatu ahal izateko.

Youtube bideo zerbitzu ahaltsuak lau aukera ematen ditu egun bideoak Linuxekin dituen zerbitzarietan jartzeko: publikoa, pribatua, ezkutatua eta programatua.

Publikoa: defektuz modu honetan igotzen dira bideoak YouTube-ra. Hitzak berak adierazten duen bezala, bideoak agerian geratzen dira edonork ikusiak izateko.

Pribatua: zuk nahi dituzun erabiltzaileek baino ezin dute bideoa ikusi. Bideo hauek ez dira zure kanalean agertzen, ezta, erabiltzaileek egiten dituzten bilaketetan. Erabiltzaileek Google bilatzailean kontu bana eduki behar dute, hau da, saioa hasita eduki behar dute gonbidatuak izanik Google + edo Google Circles aplikazioen bidez. Bideoa igotzen duenak bideo kudeatzailean sartu behar du eta bertan erantsi pertsona gonbidatuak. Gonbidatu asko ditugunean, azkarrena izaten da gonbidatu guztiak Google Zirkulu batean sartzea, horretarako aukera bideo kudeatzailean egonik.. 

 ♣ Ezkutatua: bideoaren URL edo lotura duten guztiek soilik ikusi ahal dute erabiltzaileak kargaturiko bideoa. Ez da beharrezkoa Google-n kontu bat edukitzea bideoa ikusi ahal izateko. URL edo lotura hori partekatua izan daiteke, jakina. Hortaz, edonork ikus dezake bideoa baldin eta URL luzea zein laburra baldin badu. Bestalde, bideo hauek ez dira zure kanalean agertzen, ezta egiten diren bilaketetan ere.

Programatua: bideoak programa daitezke ordu zehatz batean argitaratuak izan daitezen behin igotakoan.

Ezkutaturik ager dadin nahi dugunean "oculto" hautatu behar

Horrez gain, esan dezagun ezkutatu izeneko aukera beti ez dela agertzen. Zuri agertzen ezbazaizu arrazoia oso sinplea da: erakutsi behar izan duzu onesta zarela eta ez duzula argitaratu inoiz copyrighta duen ekairik. Hortaz, "egoera onean" egon behar da zure kontua "ezkutatua" izeneko aukera ager dakizun. 

 

Iruzkinak