Telegram aplikaziorako bot andana bat, EHUn sortuak



Hona hemen EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko KZP irakasgaiko ikasleek eginiko bot-ak, Telegram mezularitza sisteman erabiltzeko direnak. Guztitara 19 bot dira, nirea barne. Proba itzazu, pertsonak baino fidagarriagoak dira :-). Gogora dezagun Telegram.org/apps helbidean dituzula aplikazioak edozein aparatu eta nabigatzailetatik erabiltzeko. Eta bisita ezazu Storebot.me denda bot gehiago ikusteko eta probatzeko:


  1. @Geurealbisteak_bot: Euskal komunitate eta albisteen bot nagusia. Harpidetuz gero, euskera bitartez jasoko dira berri osotuak. Egilea: Ander Agirregabiria
  2. @paulnews_bot : zazpi hedabidetatik albisteak jasotzeko aukera bot honen bidez. Egilea: Paul Bustindui
  3. @AthleticClubbot: Athletic Clubeko albisteak jasotzeko aukera eskaintzen digun bot-a. Egilea: Anne Garai
  4. @berriapolitikabot: nafarrerazko berriak jasotzeko bot-a da. Egilea: Eztizen Atxa
  5. @paisaiak_bot : Bot honek egunero paisai baten argazkia bidaltzen du. Egilea: Nerea Prieto Gonzalez.
  6. @EH_Jaiak_bot : Euskal Herriko herrietako festen datak eta informazio guztia. Egilea: Iraia Oteiza.
  7. @Hauteskundeak_A20bot : abenduaren 20ko hauteskundeen berriak jasotzeko bot-a. Egilea: Peli Lekuona Arruabarrena
  8. @raregasteizkirol_bot : Gasteizko kirolak zure eskueran bot honi esker. Egilea: Daniel Sanz
  9. @MusicNews_bot : musikaz blai amaituko duzu bot honekin. Egilea: Jon Portela
  10. @boxeobot : boxeoari buruzko albisteak, bot honek eskainiak. Egilea: Jon Trevijano
  11. @Ikasgun_Paul_bot : Ikasgun webguneko notiziak jasotzeko bot-a. Egilea: Paul Bustindui.
  12. @Alberriak_bot : albisteak. Egilea: Endika Becerril. 
  13. @Ondarroabot : Ondarroako informazioa jasotzeko bot-a. Egilea: Nerea Alkorta.
  14. @EH_Jaiak_bot : Euskal Herriko festei buruzko informazioa jasotzeko bot-a. Egilea: Iraia Oteiza.
  15. @Jonebot : Jone Vegaren klonak informazioa damaizu. Egilea: Jone Vega
  16. @musicnews_bot : Ohianeren klona musikaz informatzeko. Egilea: Oihane Martinez
  17. @kulturproposamenakbot : kulturazko albisteak. Egilea: Itziar Ugarte. 
  18. @EdNewsBot : hezkuntzari buruzko albisteak ingelesez. TED, TEDx, MakeUseOf eta EdtechTimes dira informazio iturriak. EdNews sistemarako kanala ere egin dut informazioa jasotzeko: http://telegram.me/ednews. Egilea: Jakobe Palazio
  19. @RusiaHoybot : RT telebistak eta informazio kanal errusiarrak ematen dituen albisteen jarioa. Egilea: Jakobe Palazio. Storebot.me : http://storebot.me/bot/rusiahoybot eta bot-a baloratzeko: https://telegram.me/storebot?start=rusiahoybot


 

Iruzkinak