SIIES hezkuntzari buruzko nazioarteko biltzarra Brasilgo São Luís hirian


Honako hau irakasle eta hezkuntzako adituentzako albistea da, 2017ko ekainean nazioarteko biltzarra egingo dutelako Brasilgo Maranhao estatuan. Zehazki, datorren ekainaren 27, 28 eta 29an, SIIES 2017 nazioarteko simposium edo biltzarra egingo da Brasilgo Sao Luis hirian. Goi Hezkuntzaren lehen biltzar hau nazioartekoa da eta Poty hotelean burutuko da. Antolakuntzan, Maranhao estatu federaleko UEMA (Universidade Estadual Do Maranhão) unibertsitatea eta ABRUEM (Brasilgo unibertsitate estatal eta munizipaletako errektoreen elkarte brasildarra) elkartea aritu dira; baita UEMANET ere, UEMAko teknologia zentroa alegia. Apirilaren 10era arte aukera egongo da ikerlanak presentatzeko. Behin aprobatuta, ikerlariek eta irakasleek biltzarrean aurkeztuko dituzte beren lanak. Ondoko irudiotan, Sao Luis non dagoen ikusten da, baita hiri horretako argazki batzuk ere, hotelarena barne. Euskal Herriko Unibertsitateko Gorka Jakobe Palazio irakaslea hizlari gonbidatua izango da nazioarteko simposium honetan. Palazio irakasleak ikaskuntzaren etorkizunaz eta teknologiaz berba egingo du.



Argazkia: Marcia Mariarena
Argazkia: Rogerio Rocha

São Luís do Maranhão
Poty hotela, SIIES biltzarra izango den tokia

Iruzkinak