Ikasnabar 2018, irakasleen kongresoa eta etengabeko formakuntzako bilgunea


Irailaren 5, 6 eta zazpian, hau da, asteazkenetik ostiralera bitartean, Ikasnabar 2018 nazioarteko kongresoa eginen dugu EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko hitzaldi aretoan. Asteazkenean ikastaroak jasotzeko aukera dago, beste edizioetan egin ohi dugunez. Hortaz, kongresora goiz datozenek programaturiko hiru ikastaroetako bat jaso ahalko dute Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean bertan. Kongresukideak ez diren formatzaile eta irakasleek 20 euroko kuota ordaindu beharko dute 3 orduko ikastaroa jasotzeko. Hautatzeko ikastaroak honakoak dira: Blockchain irakaskuntzan, presentazioak hezkuntzan eta ikusentzunezko ekaiak irakasleentzat.

http://ikasnabar.com/cursos
Bestalde, gogora dezagun zortzi hizlari gonbidatu edukiko ditugula beren esperientziak kontatzeko: Evangelos Sitas, Joao Augusto Ramos, Juliana E. Raffaghelli, Germán Ruipérez, José Carlos García, Piter Blanco, Ivan Sarmiento eta Christophe Roiné. Ikastaroetan partehartzeko dagoeneko ordaindu ahal da VISAz Eusko Jaurlaritzaren Ordainketak plataforma erabiliz. Irakasle europarrek 100 euroko kuota ordaindu behar dute, gainerakoek 75 euro eta langabeek eta ikasleek 50 euro baino ez.

http://ikasnabar.com/matricula

Iruzkinak