Euskarazko onlineko dendak

Poliki-poliki ari gara gero eta onlineko denda gehiago ikusten Interneten. Adreiluzko dendak ez bezala, askoz diru gutxiago behar da horrelako bat muntatzeko. Dendaria izan edo ez, edonork dauka aukera eCommerce guneak sortzeko modu errazean dagoeneko. Nik hiru ekarri nahi ditut hona, euskaraz ere saltokiak daude adierazteko. Bide batez, aprobetxatu nahi dut jendea eta ikasleak animatzeko onlineko dendak montatzen kinka ekonomiko larri honetatik irteteko bide lez. Datorren uztailaren 9 eta 10ean ikastaroa antolatu dugu EHUko Donostiako ikastaroetan Zen Cart plataforma librearen bidez dendak sortzen ikasteko. Baina, orain ikus ditzagun hiru adibide, produktuen gaineko informazioa euskaraz egonik: Leizaola Fundazioarena, UEU eta EuskalHerrikoPlaza.
















Iruzkinak