Ene edukia / Mi contenido / My content

Social Nets: + 16.000 photos + 1000 videos + 24.800 tweets + 3500 pins

Zen Cart ikasteko uda ikastaroa EHUn, Donostian

Ikastaroa: Kode Irekiko Plataforma Erabiliz, Onlineko Dendak Egiten Ikasiz
Zuzendariak: Joseba A. Etxebarria Gangoiti. Gorka J. Palazio. Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea. Leioa. UPV/EHU.
Lekua: Miramar palazioa. Donostia
Noiz: uztailaren 9 eta 10ean
Helburuak:Ikastaroaren helburu nagusia honakoa da: eginez (by doing) irakatsi nola muntatzen diren onlineko dendak, horretarako Zen Cart kode irekiko sistema gauzatuz. Horrez gain, denda sortu aurreko prestatze prozesua eta marketineko kontzeptuak erakustea ere ikastaroaren xedea da. Halaber, kurtsoaren azken saioan, modu praktikoan, abian den onlineko merkatugune batek nola funtzionatzen duen eta nola kudeatzen den azaltzea ere lortu nahi da. Helburuak lortzeko asmoz, ikastaroko partehartzaileen artean Zen Cart erremintaren gaineko gidaliburua doan banatuko da, euskaraz Gorka J. Palazio irakasleak idatzia.
Matrikula-prezioak: kontsultatu.
Balio akademikoa: 20 ordu.
Hizkuntza ofiziala: euskara.
Informazio gehiago HEMEN

 
Share on Google Plus

Egilea: Gorka Jakobe Palazio

Gorka Jakobe Palazio EHUko irakaslea da, webgune garatzailea, Linux erabiltzailea, elearningaren arloan aditua; eta halaber, ikaslea beti.
    Blogger Comment
    Facebook Comment

0 comment(s):