Ene edukia / Mi contenido / My content

Social Nets: + 16.000 photos + 1000 videos + 24.800 tweets + 3500 pins

Vocento taldearen kazetaritza ziztrinaz

Vocento taldea kazetaritzaren historiara pasako da azal honekin. Gizon onest bati egin diotenak ez du izenik. Nik sekula ez dut erosi talde bizkaitarreko kazetarik. Azal honetan agertzen denaren antzekoa egin zidaten niri-neuri ere argazki batekin, unibertsitatean nengoela. Orduz geroztik, existitu ere ez da existitzen niretzat. Nire kasuan, El Correo Español izan zen kazetaritza erasokor hori egin zidana. El Correo eta ABC gainbeheraka doaz kazetaritza ziztrin hori eginez. Demokrazia Rouco Varelak ulertzen duen moduan ulertzen dukete Vocento taldean... eta bien bitartean, EAJko, EAko, PSOEko batzuek erosten dute El Correo beste garai batean eduki zuen oihartzuna duelakoan. Nik Meneame, Barrapunto, Slashdot eta antzekoak nahiago ditut. Eta Mendebaldeko Nafarroan bizi naizenez gero, euskarazko prentsa ere irakurtzen dut, eta pornografiarik ez duena, Público eta Berria, kasu. Politikariei ere eskatzen diet nire dirua, diru publikoaren partea, ez dezatela erabil kazetari erlijioso eta pornografiko horri subentzioak emateko, arren! Eta pena hartzen dut Diario de Noticias taldeak Publico eta Berria-ren jokamoldea segitzen ez duelako. Bukatzeko, hemen duzue ABC egunkariaren "La mirada del asesino". Auzitara jotzeko modukoa da. Sakatu edo klik egin eta ikusi gixajoa.






My content is free like GNU/Linux, take a look at:
Bloggerlandia :: Eduvlog :: Ikasvlogak :: Ikastube :: Ehuugle :: Weblearner.info :: Idaho shots
Share on Google Plus

Egilea: Gorka Jakobe Palazio

Gorka Jakobe Palazio EHUko irakaslea da, webgune garatzailea, Linux erabiltzailea, elearningaren arloan aditua; eta halaber, ikaslea beti.
    Blogger Comment
    Facebook Comment

0 comment(s):