Ene edukia / Mi contenido / My content

Social Nets: + 16.000 photos + 1000 videos + 24.800 tweets + 3500 pins

Euskara, erabiltzaileei esker present Interneten

Bistakoa da adminsitrazioek ez dutela interesik Software Librean. Ezer gutxi egin dute Jakintza Librea eta Software Librea Interneten zehar zabal hedatzeko. Informatika zaharrean negozioa Kode Itxian egon da harik eta Google Linux enpresa eta Web 2.0 agertu arte. Aplikazioak euskaratzea ez da lehentasunezkoa izan eta izatekotan kode itxiko aplikazioekin gertatu da. Desertuan makina bat urte daroagu begirunea eskatzen euskarak web zerbitzuetan behar duen presentzia aldarrikatuz. Gai honen inguruan Azkue Fundazioak lehen aldiz sustatu du diru publikoaren bidez (erakunde publikoen dirulaguntzen bitartez) ekitaldi interesgarri bat euskararen presentziaz eztabaidatzeko eta analisia egiteko. Leku Ageria edo Open Space deritzon bat ere zabaldu du eztabaidagune legez.

Duela gutxi, KDE Akademy 2010 batzarrean egon bitartean, ordenagailu berri baten disko partizioa egiteko aukera izan dut portatila Windows 7 sistema eragileaz gain beste sistema libre bat eduki dezan. BackTrack eta Kubuntu sartu dizkiot eta azkenean Kubuntu 1.04 LTS bertsioarekin utzi dut, BackTrack 4 distroak problemak eman dituelako hardware osagaiak ezagutzeko unean. Hamaika aldiz egin dut partizioa nireak ez diren ordenagailuetan eta oraingo honetan beldur apur bat eduki dut Windows 7 sistemarekin lehen aldiz egin dudalako; gainera nire emaztearen ordenagailua zen eta jakin banekien zerbait txarto eginez gero dibortzio eskaera eduki ahal nuela. Hala ere, Microsoft-en taktika berri-zitalak ikusitakoan eta ordu batzuk eman arren, dena ondo irten da eta oraingoiz dibortziorik ez. Bide batez, aprobetxatu dut honako hau idazteko. KUBUNTU euskaraz instalatu ahal izan dut. Bide batez, Windows 7 sistema txukundu egin behar izan dut honako aplikazioak ipintzen eta batzuk kentzen. Horrela, aukera izan dut euskarazko bertsiorik ote dagoen ikusteko. Hona aplikazioak eta euskarazko bertsioa ote dagoen ala ez:

Avast antibirusa: EZ (euskarazko bertsiorik ez, alegia)
Malwarebytes: EZ
OpenOffice: BAI
VLC: EZ
Firefox: BAI
Chrome: EZ
Gimp: BAI (dokumentazioa ez, baina)
WinSCP: EZ
Tugzip: EZ
TiddlyWiki. Bai
Second Life: EZ
BitTorrent: EZ
Skype: EZ

Horiexek dira nik normalean Windows zapore desberdinetan instalatzen ditudan programak eta Windows 7 sisteman lehengo egunean instalatutakoak. Bistan da euskarak duen presentzia nori esker egin den: erabiltzaile anonimoei esker. Software Libreko Komunitateak indar handia du eta musu truk egiten dugu lana, sarritan errekonozimendurik jaso gabe, Google-ren aplikazioen euskaratzearekin duela urte bat baino arinago gertatu zen bezala.


GNU/Linux sistemak askatasuna emateaz gain, erabiltzaile eta komunitatearen indarrean jartzen du etorkizuna. Horregatik lortu da hainbat aplikazio eta sistema eragile osoak euskaratzea. Sistema hori ere erabili da Google zerbitzuetan Google Linux enpresa delako, komunitatean sinesten duena. Musu truk egin ditugu euskaratzeak, administrazioak enpresei dirulaguntzak eman bitartean kode itxiko aplikazioak euskaratzearen truk. Politika okerra izan da nire ustez, kode itxiko aplikazioek etorkizunik ez dutelako. Web 2.0 teknologiak azken finean horixe diosku; web zerbitzuetan dago geroa eta web zerbitzu gehien-gehienak GNU/Linux eta Apache teknologiekin daude.

Egizu klik beheko irudi honetan eta Azkuek antolatutako Jakintza Librearen ihardunaldiak zer-nola antolatu diren ikusiko duzue.



My content is free like GNU/Linux, take a look at:Bloggerlandia :: Eduvlog :: Ikasvlogak :: Ikastube :: EnglishTube :: Weblearner.info :: English Harbour
Share on Google Plus

Egilea: Gorka Jakobe Palazio

Gorka Jakobe Palazio EHUko irakaslea da, webgune garatzailea, Linux erabiltzailea, elearningaren arloan aditua; eta halaber, ikaslea beti.
    Blogger Comment
    Facebook Comment

2 comment(s):

Joseba erabiltzaileak esan du...

Skypek badauka euskarazko bertsiorik. Leidu hemen: http://www.lantalan.com/115

Gorka Palazio erabiltzaileak esan du...

Eskerrik asko, Joseba. Bai, Skype eta Google aplikazioak euskaraturik egon daitezke... azkenekoetan ni bere egon naiz lanean euskarara pasatzen, baina ez daude aktibo oraindik. Linux-en gaur bertan saiatu naiz eta Skypek ez du euskarazko bertsioaren aukera ematen, eta Skyperen gunea bera ere ez da agertzen euskaraz nahiz eta hizkuntza askotan egon. Denbora itxaron behar...