Ene edukia / Mi contenido / My content

Social Nets: + 16.000 photos + 1000 videos + 24.800 tweets + 3500 pins

Open Space ekitaldiko ondorioak

Hona hemen lehengo egunean izandako ideia-trukealditik sortutako ideia-ondorio batzuk.

0.- Segitzen dugu pentsatzen Web 1.0ren garaian bezalatsu. Web 2.0 aplikazioak ulertzen ditugu baina ez benetako filosofia, Software Libreak ere duena: edukiak errege eta edukiak agerian. Egileek agerian uzten dituzte edukiak eta ez ohiko repositorioetan giltzapeturik, hemengo instituzio pribatu zein publikoek bultzatu dutena.

1.- Euskarak zail du etorkizunean Interneten zabaltzea, baldin eta agintariek Nafarroako euskal hizkuntza nazionala bultzatzen ez badute. Mendebaldeko Nafarroako Euskal Autonomi Elkartean zerbait egin dute, baina Nafarroa Garaian ezer gutxi edo kontra, Ipar Nafarroan legez.

2.- Euskararen presentzia handia izan daiteke Wikipedian, eta wikipediagileei esker lan handia egiiten ari da, baina Wikipedian status quoaren finkatzea lantzen da batik bat, estatugabeko herriek entziklopedia propioak egin ala ez eztabaidatu beharko genuke.

3.- Web 2.0 mugimenduak hardwarearen eta software instalagarriaren mugak apurtu ditu eta hori ona da, ikasleak zein irakasleak autonomia handiagoa duelako gauzak egiteko.

4.- Web 2.0 mugimenduak eta Sotware Libreak hezkuntza finko eta teleformazioaren arteko mugak ere apurtu ditu, "hezkuntza hobetua" deritzonaren kontzeptua plazaratuz. Teleformazio osagaiak gero eta handiagoak dira.

Eztabaidarako laupabost pentsamendu horiek irten ziren lehengo egunean. Orain, hitza, komunitateak du, Wikipedian bezalatsu.

My content is free like GNU/Linux, take a look at:Bloggerlandia :: Eduvlog :: Ikasvlogak :: Ikastube :: EnglishTube :: Weblearner.info :: English Harbour
Share on Google Plus

Egilea: Gorka Jakobe Palazio

Gorka Jakobe Palazio EHUko irakaslea da, webgune garatzailea, Linux erabiltzailea, elearningaren arloan aditua; eta halaber, ikaslea beti.
    Blogger Comment
    Facebook Comment

0 comment(s):