Ene edukia / Mi contenido / My content

Social Nets: + 16.000 photos + 1000 videos + 24.800 tweets + 3500 pins

Josu Lavin irakasle nafarrak Ingelesa-Interlingua hiztegia jarri du eskuragai Android sistema eragilerako

Hagitz kontent egon behar dugu nafar guztiok Josu Lavin irakaskide eta lagun nafarrak Ingelesa-Interlingua hiztegia eskuragarri utzi duelako Interneten. AndroLib gunetik deskargatu ahal da jada. Zorionak Getxoko maisu jakintsuari egindako lan finagatik. Probatutakoan komentatuko dizuet hemen bertan nola dagoen. Hala ere, Josu ezaguturik duda izpirik ere ez dut bikain egon behar dena. Gaurkotua: Android 2.2 sistemarekin probatu dut eta ez da kargatzen. Gaurkotu egin behar da hiztegia Android-en azken bertsioarekin funtziona dezan. Pentsa dezagun gaur irakurri dudala Android 3.0 prest dutela.

My content is free like GNU/Linux, take a look at:Bloggerlandia :: Eduvlog :: Ikasvlogak :: Estekak :: EnglishTube :: Weblearner.info :: English Harbour
Share on Google Plus

Egilea: Gorka Jakobe Palazio

Gorka Jakobe Palazio EHUko irakaslea da, webgune garatzailea, Linux erabiltzailea, elearningaren arloan aditua; eta halaber, ikaslea beti.
    Blogger Comment
    Facebook Comment

3 comment(s):

Josu Lavin erabiltzaileak esan du...

Car amico Palazio,

Mi amico Rene Grothmann, mathematico german, e io ha preparate tamben le Interlingua-Espaniol e le Espaniol-Anglese:

http://www.androlib.com/r.aspx?r=lavin

Imbracios navarrese

JL

Josu Lavin erabiltzaileak esan du...

Eta gaztelania-ingelesa hiztegi erraldoi hau ere prestaturik daukagu:

http://www.androlib.com/android.application.rene-esen-jFimD.aspx

JL

Gorka Palazio erabiltzaileak esan du...

Esker anitz, Josu. Titulua moldatu dut egiari hobeto atxikitzearren. Tamalez, Android 2.2 sisteman aplikazioa ezin da ikusi ere egin. Tiny Class, Urban Dictionary eta beste ditut, baina ez deskargatu berri dudan hiztegia Android Market gunetik.