YouTube, prosumerren repositorioa ala hedabide handiena?

YouTube eta enparauen bideo repositorioen arrakasta prosumerrena ote da, ala telebistako betiko enpresa handiek dute popularitate handiena? Galdera horri erantzun, ikasle estimatu hori. Zeure blogean jarri behar duzu erantzuna. Gogoratu YouTube-n popularitatea bideoen eta erabiltzaileen araberakoa izan daitekeela. Begira kopuru edo zenbakiei arrakastaz jabetzeko. Horrela, lehen postuan Universal Music Group dago, hainbat disketxeren jabea eta gaur-gaurkoz 6,910,891,522 ikustaldi dituena. Baina badira beste erabiltzaile arrakastatsu asko ere: enpresa txikiak, erabiltzaile soilak, artistak eta abar, beren kabuz ibiltzen direnak eta kanal arrakastatsuak dituztenak; horrela, Marina Orlova-ren kanalak egun 389 milioi bisita ditu eta goraka etengabe doan beste bat Zuzana-ren Bodyrock kanala da (264,036,794 bisita egun). Orain dela hilabete batzuk top zerrenda hemen duzu; baina hilabete batzuk pasatutakoan aldaketak izan dira ReadWriteWeb guneak jaso duen bezala. Gogoeta kritikoa egin eta erantzun ea YouTube-ren "Broadcast yourself" izeneko lelo edo tituluak egia dioen ala ez.

My content is free like GNU/Linux, take a look at: Bloggerlandia :: Eduvlog :: Ikasvlogak :: Estekak :: EnglishTube :: Weblearner.info :: English Harbour

Iruzkinak