Laburtzapenen hiztegia

Eusko Jaurlaritzak argitaratu berri du Laburtzapenen Hiztegia. Liburu hau egiteko nire tesia kontutan hartu dute eta horregatik eskertzen diet ordaindu izana; eta bidenabar diotsuet atsegin handiz parte hartu dudala Mertxe Olaizola, Ruben Remirez, Miriam Urkiak eta laurok osoturiko batzorde teknikoan, batzordea osotu baitzen argitalpen berri hau burutzeko. Halaber, zorionak Argitalpen Zerbitzuari liburua Internet-en eskuragarri jartzeagatik. Nik EHUko zerbitzarian eta Dropbox-en jarri dut zuek azkar-azkar deskargatu ahal izateko. Sakatu edo egizue klik irudian eta 700 KBko hiztegi osoa deskargatu ahalko duzu (mega batera ez da heltzen). Jakintza Librea sustatzeko beste pauso bat. Zorionak guztiei!

Botere Publikoek Jakintza Librea sustatu behar dute kultura eta hezkuntza zabaltzeko oraingo honetan egin duten lez. Horrela, azkarrago eginen dugu aurrera eta jakituria guztion esku egonen da; eta ez orain arte bezala, giltzapean ezkutaturik katedralaren ereduan. Gurea bazar eredua da: jakituria agerian Wikipedian, Web 2.0 arloan eta GNU/Linuxen bezalaxe.


My content is free like GNU/Linux, take a look at: Bloggerlandia :: Eduvlog :: Ikasvlogak :: Estekak :: EnglishTube :: Weblearner.info :: English Harbour

Iruzkinak