Ene edukia / Mi contenido / My content

Social Nets: + 16.000 photos + 1000 videos + 20.400 tweets + 2200 pins

Ikasnabar '13 nazioarteko kongresoa Zalla herrian

Datorren uztailaren 9tik 11ra bitartean, EHUko ikerlari talde batek eta gure Fakultateak lagunduta, IKASNABAR 2013 nazioarteko kongresoa egingo da Zalla herriko zine-antzokian. Hezkuntza Irekiaren eta Teknologiaren Nazioarteko kongreso honen VI. edizioa da eta antolatzaileek pauso handi bat eman nahi izan dute biltzarra Enkarterriko Zalla herrian eginez, Leioan egin ordez. Aurtengo edizioan hiru gai nagusi egongo dira: MOOC, PLE eta LMSak edo eLearning plataformak. Interesaturik bazaude, maiatzaren 15era arte denbora dago paper edo komunikazioak presentatzeko (onartutako komunikazioekin liburu digitala egingo da, ISBNduna). Informazio gehiago eta egin ditudan iragarkiak ondoko esteketan (ingelesez, euskaraz eta gaztelaniaz) ikusteko aukera duzue:

http://ikasnabar.com
http://ikasnabar.com/indexeu.html
http://ikasnabar.com/indexes.html 

Twitter: http://twitter.com/ikasnabar
Storify: http://storify.com/palaz/ikasnabar
Pinterest: http://pinterest.com/ikasnabar/zalla

Iragarkiak:
Gaztelaniaz: http://www.youtube.com/watch?v=DiRkUjrJLsk

Euskarazko iragarkia, Youtubekoa, hemen duzue txertaturik:


Share on Google Plus

Egilea: Gorka Jakobe Palazio

Gorka Jakobe Palazio EHUko irakaslea da, webgune garatzailea, Linux erabiltzailea, elearningaren arloan aditua; eta halaber, ikaslea beti.
    Blogger Comment
    Facebook Comment

0 comment(s):