Ipar Koreazko eztabaida saioa Fort Apache telebistan



Fort Apache telebista ikusi gabe egon naiz gaur arte. Txiripaz topatu dut Ipar Koreaz zerbait gehiago jakin nahian. Sor eta lor geratu naiz telebista honen estetika zainduarekin. Nazioarteko Harremanetan sakondu nahi duten ikasleentzat ezezik, Interneteko telebista zelan egin daitekeen modu egokian ere adibide interesgarria da zalantzarik gabe. Ikusi telebistako eztabaida saio hau eta ikasi nola burutu ahal den eredu bat planoak, kamera mugimenduak eta erreparatu Pablo Iglesias irakasleari, bera zuzentzailea baita eztabaidan. Zer iruditzen zaizu bere lana? Fort Apache telebistak jendearen partehartzea bultzatzen ote du?

Iruzkinak