Ene edukia / Mi contenido / My content

Social Nets: + 16.000 photos + 1000 videos + 24.800 tweets + 3500 pins

Ikasnabar 2014, ekainean eta Koldo Saratxaga hasiera ekitaldian

Ikasnabar nazioarteko kongresua burutuko da ekainaren 24tik 26ra bitartean. Hezkuntza Irekiaz eta teknologiaz den biltzar honetan 12 hizlari izango ditugu. Guztiak aportazio handiak egin dituztenak ikaskuntza-irakaskuntzaren esparruan. Aurtengo edizioan, Koldo Saratxaga aholkulari eta enpresari ospetsuak emango du hasierako hitzaldia. Koldo Saratxaga K2K aholkularitza erakundeko zuzendaria da, NER group izeneko enpresa taldearen norabidea markatzen duen enpresakoa hain zuzen ere. Pertsonengan eta humanismoan sinesten duen Enkarterrietako herritarrak ziur gogoeta erangingo digula ikusteko zer egin dugun gaizki irakaskuntzan azkenenko urteetan. Bestalde, Brian Mulligan elearning aditu irlandesak, Alvaro Ramirez kolonbiarrak, Pablo Garaizar Txipi Deustuko Unibertsitateko irakasleak, José Carlos García UNEDeko mlearningean adituak, Esperanza Román AEBetako irakasleak, José Luis Beldarrain Cambridge University Pressekoak eta Álvaro Holguera garatzaile madrildarrak ere parte hartuko dute kongresuan. Aurtengo edizioan, gai zentralak honakoak dira: mikroedukinak, miniMOOCak eta mLearning-a. Kongresuan presentatzen diren komunikazioak Papers izeneko webgunean ere agertuko dira lizentzia librea ukanik. Euskarazko webguneaz gain, ingelesezko eta gaztelaniazko bertsioak ere argitaratu ditugu. Amaitzeko, ikus dezagun ondoren Euskal Telebistan Koldo Saratxagari egindako elkarrizketa.

 
Share on Google Plus

Egilea: Gorka Jakobe Palazio

Gorka Jakobe Palazio EHUko irakaslea da, webgune garatzailea, Linux erabiltzailea, elearningaren arloan aditua; eta halaber, ikaslea beti.
    Blogger Comment
    Facebook Comment

0 comment(s):