Ikaslanek praktikak egiteko programa osatzen dute, edo hobeto esanda, irakasgaiko teoria eta praktika ebaluatzeko sistema osoa osatzen dute. Hona hemen ikaslanak burutzeko gida.
Jarraituzko ebaluazioa:
1. Praktikako gai bat emanda, 15 iruditan historia nolakoa izanen den pentsatu behar da. Esaldi bakarrean deskribatu behar da irudi bakoitza. %10 (norberak egin beharreko ikaslana).
2. Sarreratxo baten burutzea, baita iruzkin batena ere, platoan ahozko presentazioa eginez. Balorea: %10ekoa (norberak egin beharreko ikaslana).
3. Gidoi baten elaborazioa. Gutxienez, bi deklarazio eta gehienez 3 sartuz; deklarazio bakoitza 15 segundukoa delarik (norberak egin beharreko ikaslana).
Albistearen iraupena luzeen jota: 1'30'' eta laburren minutu 1. Balorea: %20 (norberak egin beharreko ikaslana).
4. Elkarrizketa baten burutzea eta presentazioa ikasgelan. Balioa: %15. (taldekako ikaslana).
5. Artikulu edo erreportaia baten irakurketa nahitaezkoa eta analisia aipuak eginez, %15eko balioa (taldekako ikaslana).
6. Klase magistraletan emandako materiaren gaineko ezagutzaren erakustea, baita
laboratorioan, nahitaezko irakurketan eta egindako ikaslanen gaineko ezagutza ere. Balioa: %30 (norberak egin beharreko ikaslana).
Ikaslan berezia (jarraituzko ebaluazioa egiten ez duten ikasleentzat baino ez):
Klase magistraletan emandako materiaren gaineko ezagutzaren erakustea, baita laboratorioan, nahitaezko irakurketan eta egindako ikaslanen gaineko ezagutza ere. Balioa: %100
0 comment(s):
Argitaratu iruzkin bat