Boga garagardo nafarra, Uribealdean ekoiztua abendutik aurrera


Lander Muñagorri kazetari kementsuari esker enteratu naiz Boga garagardoaz. Berria egunkariko egungo alean agertu da Landerrek eginiko artikulu polita garagardo honetako Urtzi Ugalde elkarrizketatuz.

Zorionak Boga garagardoa egiten duten zazpi gazte ekintzaileei. Nafarroak Naparbier, Etxeandia, Baias eta beste marka banaka batzuk ditu garagardogintza artesauaren arloan. Katalunian beste ez dago hemen, baina apurka-apurka sortzen ari dira marka berriak, janarien arloan subiranotasuna aldarrikatzen dutenak. Eta horietako bat Boga garagardoa da. Abendutik aurrera, marketing kanpaina bikaina egindakoan, Boga garagardoa dastatzeko aukera edukiko dugu Nafarroako Mendebaldean ekoizturik. Nafarroa Garaiko garagarraz egina da artesau edari hau. Honelaxe aurkeztu dute egileek herritarren iritziaz ekoiztutako garagardoa:

BOGA ekoizpen kooperatiba kalitate handiko garagardo naturala eskaintzeko jaio da. Gure asmoa tokiko garapen ekonomikoan eta kulturalean eragingo duen artisau produktua egitea da. Talde eragilea hainbat lan-arlotako gazte ekintzaileek osatzen dugu eta denon helburua da bertoko enplegua sustatuko duen proiektu sendoa eraikitzea. Dagoeneko 100 herritar, tabernari, elkarte eta konpartsa baino gehiagoren babes ekonomikoa jaso dugu ekimen honetan, eta den-denok gaude norabide berean arraun egiteko prest. Laster, gure zaporea kalean egongo da. Ez ezazu galdu aukera eta parte har ezazu zeuk ere azken bultzada honetan.

 

Iruzkinak